2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

ERRENIEGAKO DANBORRADA


Iñauterietan Erreniegako danborrada jo genuen eta hemen duzue gure entseguetako bat. Baietz gustatu!!!


2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

HIRU TXERRIKUMEAK


GAUR ANTZERKI BATERA GONBIDATUAK IZAN GARA 3 URTEKO LAGUNEKIN BATERA. 5 URTEKO ZENBAIT LAGUNEK HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA ANTZEZTU DUTE. 
 NAHIZ ETA HASIERAN URDURI SAMAR EGON... PRIMERAN EGIN DUTE ETA EDERKI PASATU DUGU!!
BESTE BAT!!! BESTE BAT!!!
 


2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

HERRI KIROL TXAPELKETA


PERU HARRIN EGON ONDOREN HERRI-KIROLEN MUNDUKO INTERESA PIZTU ZITZAIGUN ETA HERRI KIROLAK IKASTEA ERABAKI GENUEN. HARRIJASOTZAILEAK, AIZKOLARIAK, TRONTZA, ONTZI ERAMATEA, TXINGAK, LOKOTXAK... 
NOLA EGITEN DIREN IKASI ONDOREN, PRAKTIKAN JARTZEA ERABAKI GENUEN ETA HONA HEMEN ANTOLATUTAKO TXAPELKETA!! 

LOKOTXAK  













ONTZI ERAMATEA  



HARRIJASOTZAILEAK 


SOKATIRA 


 PRIMERAN JOLASTU GENUEN DENAK ELKARREKIN ETA IRABAZI ZEIN GALDU ONGI PASATZEA GARRANTZITSUENA  DELA IKASI DUGU. 

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

LOREEKIN ESPERIMENTUA.

GELAN EGINDAKO ESPERIMENTUA

Iker, Elaiaren aita gure geletara etorri da eta loreak eta koloranteekin proba bat egin dugu:

 Edalontzietan ura eta kolorante desberdinak bota




Apioa,klabelinak,bitxiloreak,daliak sartu

Handik ordu gutxitara apioa eta klabelina urdintzen hasi dira

Ondoren beste loreak ere






Zoragarriak baietz! Proba dezakezue etxean ere guretzat ikusgarriena urdina izan da..






2017(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

PERU HARRI

PRIMERAN PASATU DUGU PERU HARRIN!!!

IRITSI ETA BERTAN ZEUDEN GURE ZAIN IÑAKI ETA BERE ALABA MAITE

BASERRIAN MOTXILAK UTZI ETA ZER OTE DA HAU??


 

KATAPULTA ERRALDOIA!! DENEN ARTEAN LORTU GENUEN HARRIA MENDIAREN BESTE ALDERA JAURTITZEA!! GU BAI INDARTSUAK!!

GERO BASERRIAN JOLAS BATZUK EGIN HAMARRETAKOA HARTU ETA...





 INGURUTIK PASEO BAT EMAN GENUEN BERTAN ZEUDEN HARRI MARGOTUAK IKUSTERA ETA TARTALOREN KOBAZULOA!! HAU BELDURRA!!!




AZKENIK HARRIAK JASOTZEN EGON GINEN BAINA.... LEHENENGO LUZATU BEHAR

LEITZAN BAZKALDU JOLASTU ETA BUELTA ERRENIEGARA!!








2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

BASERRIKO ANIMALIAK

ZENBAT IKASI DUGUN ANIMALIEI BURUZ



BATZUK BASERRIKO ANIMALIAK AUKERATU GENITUEN 

AHUNTZAREN, BEHIAREN,  TXERRIAREN, OILOAREN ETA ZALDIAREN EZAUGARRIAK  IKASI ONDOREN ERAKUSKETA BAT PRESTATU GENUEN 


ANIMALI BAKOITZA BERE FAMILIAREKIN ETA ZEGOKION LEKUAN SAILKATU ONDOREN, HOTS, OILOA OILARRA ETA TXITOAK OILOTEGIAN, BEHIA, IDIA ETA TXAHALA UKIULUAN...  KOMUNEKO TUTUEKIN GUSTUKOEN GENUEN BASERRIKO ANIMALIA EGIN GENUEN. 
HAU LAN BIKAINA!!!